Jon Alberdi ura edaten. (Ilunpe)
Joan den asteazkenean jokatu zituzten Xabier Goñiren oroimenezko pilota txapelketaren 26. edizioaren finalak Zumarragako Beloki pilotalekuan. Hiru mailatan banatuta jokatu dute txapelketa, eta lau eta erdiko promesen finala
Jon Alberdi azpeitiarrak eta Aitor Aranguren aginagarrak jokatu zuten. Arangurenek irabazi zuen txapela Alberdiren aurka 20 eta 22 nagusituta. Partida polita izan zen, baina aldi berean gogorra.