Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bota egin dute Elosiaga auzoko Bentatxo baserria. GI-3740 errepidearen ondoan zegoen Azpeitiko baserrien mapan 360 zenbakia zuen basetxea. Juan Joxe Agirre argazkilari azpeitiarrak baserria bota aurreko eta ondorengo irudiak jaso ditu. Agirrek Azpeitiko Baserriak liburua egin zuen 1997an, eta Azpeitiko Udalak argitaratu zuen.