Futbito txapelketa herrikoia antolatu du Azpeitiko Sarek

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 13a

Txapelketaren nondik norakoez hitz egiteko bilera deitu du taldeak datorren ostegunerako. 18:30ean jarri dute hitzordua, Sindikatu Zaharrean.

Azpeitiko Sare futbito txapelketa herrikoia antolatu du aurten ere, eta datorren ostegunerako jarri dute lehen hitzordua. Txapelketan parte hartu nahi duten talde bakoitzeko ordezkari bat bilerara bertaratzea eskatu dute Sareko kideek, eta talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Osteguneko bilera 18:30ean izango da, Sindikatu Zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide