Seinaleztatu dute Azpeitiko 1766ko Matxinada kalea

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 12a

Jarri dute seinalea Azpeitiko 1766ko Matxinada kalean. Iazko apirilaren 14an 250 urte bete ziren Azpeitian eta Azkoitian 1766ko Matxinada piztu zela, eta horren harira maiatzeko udalbatzarren aho batez onartu zuten kale horren izendatzea, Azpeitiko Kultur Mahaiak egindakon proposamenari oniritzia emanez eta matxinadaren memoria berresturatuz. Gaur, apirilak 12, jarri dute ikusgai kalea izenpetzen duen seinalea Bustinzuriko Errebaleko ibai aldean. Urteetan zehar hainbat saiakera egin dira 1766ko gertaerari buruzko datuak artxibategietako ilunpetik atera eta herritarrengana iristeko. Bide horretan, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak egitarau berezia prestatu zuen iaz, matxinadaren 250. urteurrenaren harira. Aurten, aldiz, geraeren inguruko bisita gidatua egingo dute apirilaren 22an. Bertan, matxinadak izan zuen ibilbide fisiko bera errepikatuko dute, eta gaur jarritako seinalearen parean emango diote amaiera ibilbideari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide