Xabier Saldiasek eta haren Egan musika taldeak agurreko kontzertua eskainiko du hilaren 22an, larunbata, Sanagustin kulturgunean. 46 urte oholtzaz oholtza igaro ostean, erretiroa hartuko du Saldiasek, eta azken kontzertua Azpeitian, bere sorterrian, eskainiko du. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da. Halere, bertaratu nahi dutenek sarrera eskuratu beharko dute Sanagustin kulturgunean edo
www.kulturaz.eus atarian.
Kontzertua berezia izango da, azkena izateaz gain, ETBk grabatuko duelako.