Azpeitiko Kirol Patronatuaren instalazioek ordutegi berezia izango dute datozen egunetan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 12a

Bihartik hilaren 18ra arte ordutegi berezia izango dute kiroldegiak zein igerilekuak.

(Azpeitiko Kirol Patronatua). Datozen egunetan ordutegi berezia izango dute Azpeitiko Kirol Patronatuaren instalazioek, Aste Santua dela eta. Modu horretan, igerilekuak ohi baino ordutegi murritzagoa izango du bihar, apirilak 13, hasi eta hurrengo asteartera arte, hilaren 18ra arte. Kiroldegia, aldiz, goizetan eta arratsaldetan zabalduko dute. Igerilekua zabalik egongo da 09:00etatik 14:00etara. Kiroldegia, aldiz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide