Zerbitzu berezia eskainiko du Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak Aste Santuan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 11

Hilaren 13tik 17ra, biak barne, bi joan-etorri egingo ditu egunero, 12:00etan bata eta 17:30ean bestea. Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegi berezia izango du egun horietan.

Zerbitzu berezia eskainiko du Azpeitiko lurrun trenak Aste Santuan. Apirilaren 13tik 17ra, horiek barne, bi joan-etorri egingo ditu egunero. Goizetan 12:00etan irtengo da eta arratsaldeetan 17:30ean. Bestalde, Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuko egun horietan eta Pazko Asteko astelehenean, apirilaren 17an, ordutegi berezia izango du. Hala, zabalik izango da 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Behin Aste Santua igarota, lurrun trenaren ohiko zerbitzuarekin jarraituko dute azaroaren 1era arte. Zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan egingo ditu joan-etorriak, eta igandeetan nahiz jai egunetan 12:30ean. Horrez gain, urte guztian zehar alokatu daiteke lurrun trena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide