Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Historiarako emakumean zikloaren barruan eskainiko dute solasaldia 18:30ean hasita.
Historiarako emakumean zikloaren barruan, Frida Khaloren biografia ezagutzeko parada izango da gaur, asteartea, Emakumeen Txokoan. Emakumeen Jabetze Eskolen barruan ari dira egiten zikloa, eta garai eta testuinguru historiko desberdinetako emakumeen nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaintzen dute saioetan. Bigarren saioa izango da gaurkoa, eta solasaldia 18:30ean hasiko da. Leticia Martinezek gidatuko du saioa, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.