Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artziniega, Amurrio eta Orduña ezagutzeko aukera izango dute txangora joaten direnek. Dagoeneko eman daiteke ibilaldirako izena, Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.
Baigera Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak Artziniega, Amurrio eta Orduña bisitatzeko ibilaldia antolatu du apirilaren 27rako. Dagoeneko eman daiteke txangorako izena, Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.
Hilaren 27an, ostegunez, 08:30ean hartuko dute Artziniegara joateko autobusa, eta han igaroko dute goiza. 11:00ak aldera Artziniegako Museo Etnografikoa bisitatuko dute, eta, ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Mokadutxoa norberak eraman beharko du, eta edariaz Baigera arduratuko da. Goiza pasatuta, Amurriora joango dira bazkaltzera; Ruperto jatetxera, hain zuzen. Arratsaldean, aldiz, Orduñara joango dira autobusean, eta han herria ezagutzeko denbora librea izango dute.