Jon Gurrutxaga azpeitiarra Osinalde Sariketaren finalean izango da

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 11

Zaldibiako Osinberde Elkartean lortu zuen finalerako txartela azpeitiarrak. Bigarren egin zuen larunbateko saioan, eta bigarrenez izango da Osinalde Sariketaren finalean.

Jon Gurrutxaga Osinberde elkarteko saioan, abesten. (GOITB) Jon Gurrutxaga bertsolari azpeitiarrak Osinalde Sariketaren finalerako txartela eskuratu du aurten ere. Joan den zapatuan, hilaren 8an, jokatu zuen kanporaketa Gurrutxagak, Zaldibiako Osinberde Elkartean. Bigarren egin zuen azpeitiarrak, Unai Mendizabal zizurkildarraren atzetik, eta, horrenbestez, Gabiriako Osinalde Sariaren finalean ariko da. Hilaren 22an jokatuko da aurtengo finala. Gurrutxagarekin batera, honako bertsolari hauek izango dira Osinalde Sariketaren finalean: Aratz Igartzabal (Gabiria), Eneko Araiztegi (Segura), Maider Arregi (Oñati), Maialen Akizu (Urretxu) eta Unai Mendizabal (Zizurkil).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide