Arkaitz Iraeta eta Jone Urkizu podiumeko lehen postuan. (Maxixatzen.eus)
Arkaitz Iraeta azkoitiarra eta Jone Urkizu Azkoitiko bizilagun azpeitiarra nagusitu ziren zapatuan Zaramillo (Bizkaia) inguruetan jokatu zen Enkarterri Extreme lasterketaren Long Trail proba. 68 kilometroko eta 4.500 metroko malda duen lasterketan eskualdeko bi kirolariak izan ziren nagusi. Iraetak 08:56:41 denbora behar izan zuen proba bukatzeko, eta Urkizu proba hasi eta 11 ordu 41 minutu eta 39 segundoren ostean iritsi zen helmugara.
Imanol Aleson azkoitiarrak 85 kilometroko Ultra Trail lasterketan parte hartu zuen, eta 15. postuan bukatu zuen proba 15:38:52 denbora eginda.