"Gogorra bezain polita" izan da Azpeitia eta Hazparne arteko laugarren etapa

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 10a

150 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Hondarribia eta Sara arteko txangoan. Bi lagunek, beroak eta ibilbideak eraginda, Donibane Loitzuneko ospitalean pasatu zuten gaua.

150 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten laugarren etapan. (Lagun Onak Mendi Bazkuna) Zapatuan egin zuten Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoko laugarren etapa, Hondarribiatik Sarara artekoa. Iragarri bezala, egun eguzkitsua izan zen, eta horrek zenbait gorabehera eragin zituen ibilaldian zehar. 126 lagunek 07:30ean hartu zuten autobusa anbulatorio aurrean, Azpeititik Hondarribiara joateko. Behin hara iritsitakoan, Hazparneko 40 lagun inguru batu zitzaizkien azpeitiarrei, eta 09:45 inguruan hasi zuten txangoa. Ibilbideak eta eguraldiak eraginda, bi lagunek Donibane Loitzuneko ospitalean pasatu zuten gaua, eta igande goizean itzuli ziren etxera. Hurrengo etapa maiatzaren 6an egingo dute, Sara eta Kanbo artean (27 kilometro). Azkena, seigarrena, berriz, ekainaren 4an egingo dute. Kanbotik Hazparnera joango dira, 10 kilometroko ibilaldia eginez. Egun horretan Hazparnen Hiru Zango festa ospatuko dute, eta jaiaz gozatzeko aukera izango dute nahi dutenek.     Honakoak Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek ateratako argazkiak dira. Irudi gehiago, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide