ARGAZKI GALERIA: Moda desfile jendetsua egin dute Azpeitian

Ane Olaizola 2017ko apirilaren 9a

Azpeitian bizi, Azpeitian erosi filosofia sustatzeko, moda desfilea egin dute gaur arratsaldean Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko 12 saltokietako moda ikusi ahal izan dute elkartu diren dozenaka lagunek. Guztira, 60 modelotik gora hartu dute parte desfilean.

Ikusi hemen argazki bilduma. Argazki gehiago, berriz, uztarria.eus atarian ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide