Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
22:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da.
Musika punkiaz gozatzeko aukerarik ez da faltako bihar, ostirala, Azpeitiko Orkatz kultur elkartean. Baserriko Ollaxkue Labien eta Gaitze musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, 22:00etan hasita. Baserriko ollaxkue labien taldea aurrenekoz formazio berriarekin igoko da oholtzara biharko zuzenekoan. Sarrera doakoa izango da.