Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELA sindikatuko Batzorde Eragileko Xabi Ansak eta LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek eskainiko dute solasaldia Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola kazetaria ariko da moderatzaile lanetan. Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatu du hitzaldia.
Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatuta, Ukazioaren beste aldea. Euskal esparru sozioekonomikoaren egoera eta erronkak. Guk erabaki solasaldia izango da hilaren 26an, asteazkenez, Sanagustin kulturgunean. Xabi Ansa ELA sindikatuko Batzorde Eragileko kidea eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko Idazkari Nagusia ariko dira hizketan, eta Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak egingo ditu moderatzaile lanak.