Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etzi, hilaren 8an, bakearen artisauak deituta, ETAren armagabetzearen harira ekitaldia egingo dute Baionan, eta hara joateko autobusak antolatu dituzte Azkoititik eta Azpeititik.
Azkoititik 10:45ean aterako da aubusa, liburutegi ondotik, eta Azpeitian, berriz, 11:00etan abiatuko da, anbulatorio paretik. Izen-ematea zabalik dago, eta Azkoitiko Zakela tabernan eta Azpeitiko Orkatzen egin daiteke.