Azpeitiko Gaztetxean Bertsio Gaua egingo larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 6a

22:00etan hasiko da emanaldia, eta oraingoz zortzi talde daude izena emanda. Xanti Agirrezabalak egingo ditu aurkezle lanak.

Azpeitiko Gaztetxean Bertsio Gaua egingo dute zapatuan, hilaren 8an, eta beste urte batez hainbat musika talden abestiak interpretatuko dituzte herriko gazteek. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta antolatzaileek jakinarazi dute oraingoz zortzi talde igoko dira taula gainera. Dena den, oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute egunean bertan hara joateko. Xanti Agirrezabalak aurkeztuko du saioa, eta "show polita eta alaia" izatea espero dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide