'Sipo phantasma' ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Koldo Almandoz zuzendariak bihar, Azpeitiko Paradisu Zineman

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Sipo phantasma film-dokumentala aurkeztuko du Koldo Almandoz zine zuzendariak, bihar, Paradisu Zinema Azpeitiko Zineklubean. Bi astean behin, ostegunetan, ikus-entzunezko bat eskaintzen du zineklubak, eta iazko azarotik pertsona ezagunei filmak aukeratzeko parada eskaini diote. Ander Lipus eta Anari izan dira, esaterako, orain artean filmak aukeratu eta ondoren horietaz solastu diren gonbidatuak. Biharko emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrera 4 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide