'Udaberrian Garaikideak' kontzertua eskainiko du Azpeitiko Udal Musika Bandak, igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Azpeitiko Udal Musika Bandak Udaberrian Garaikideak izeneko zuzenekoa eskainiko du datorren igandean, Soreasu antzokian. Kontzertua 13:00etan hasiko da, eta bertan konpositore garaikideen pieza ezberdinak joko dituzte Azpeitiko musika bandako kideek. Aurreratu dutenez, "abesti tradizionalak" atzean utzi eta "musika berrien aldeko apustua" egitera datoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide