ARGAZKI BILDUMA: Txikenek ireki diote bidea 20. Korrikari Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 4a

Azpeitiko gaztetxoenek Korrika Txikian hartu dute euskararen aldeko lekukoa gaur, hilak 4, arratsaldean, 20. Korrikari aurrea hartuta. 16:00etan ekin diote Azpeitiko ikastetxeek eta Gazteria Sailak antolatutako egitasmoari igerileku aurretik. Handik, anbulatorio ingurura abiatu dira eta ondoren, San Martin egoitza parera, bizkor-bizkor. Artzubiko zubian aurrera, Alde Zaharreko kaleetatik igaro dira, euskararen aldeko festari bukaera plazan emateko. Zazpi lekuko aldaketa egin dituzte Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Txiki Txoko zein Iturri Txiki ludoteketako haurrek eta hezitzaileek. Hemen, Azpeitiko Korrika Txikiaren argazki bilduma. [flickr_set id="72157678933969003"] Argazki gehiago uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide