Su Ta Gar taldearen kontzertua antolatu du Azpeitiko Sarek, Salatzen Dut Egunaren harira

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 4a, 15:38

Su Ta Gar taldeak zuzenekoa eskainiko du apirilaren 28an, ostirala, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kontzertua Azpeitiko Sarek antolatu du, Salatzen Dut Egunera begira antolatu duten egitarauaren barruan. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus atarian, 16 eurotan. Aurtengoan, maiatzaren 20an izango da Salatzen Dut Eguna Azpeitian. Egun horretara begira, hilabete osoko egitaraua prestatzen ari da Azpeitiko Sare, eta egitasmoak lotzen joan ahala emango dute horien berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide