Korrika Txikia egin dute Iraurgi Ikastetxeko Haur Hezkuntzan

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 3a, 17:59

Bihar, apirilak 4, arratsaldean egingo dute Azpeitiko ikastetxeek Korrika Txikia. Baina  aurrea hartu eta eskolako jolastokira irten dira gaur Iraurgi Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleak, euskararen alde korrika egitera. Festa giroan, pregoia irakurri dute gelaz gela eta dantzarako zein kanturako tartea ere hartu dute. Iraurgi Ikastetxeko Korrika Txikiko argazki galeria eta kronika laburra, uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide