Altuna y Uria tartean den enpresa taldeak sinatu du erraustegia egiten hasteko kontratua

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 3a

Urbaser, Meridiam Investiments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingenieria aldi baterako enpresek osatu dute taldea, eta horiek Aste Santuaren ostean hasiko dituzte Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak.

Maria Jesus Ramirez enpresa taldearen zuzendaria eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua kontratua sinatzen. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Azpeitiko Altuna y Uria enpresa tartean den enpresa taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, astelehena, sinatu dute erraustegiaren lanak egiteko kontratua Donostiako Foru Jauregian. FCCk lanen adjudikazioari jarritako errekurtsoa atzera bota zuen ostiralean Gipuzkoako Auzitegiak, eta lau egunera egin dute kontratuaren sinadura ekitaldia. Urbaser, Meridiam Investiments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingenieria aldi baterako enpresek osatu dute taldea, eta horiek Aste Santuaren ostean hasiko dituzte Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak. Bi urte eta erdiren buruan bukatuta izatea aurreikusten dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide