Aldarria eta festa uztartuta aurkeztu zuen Gazte Akelarrea Azpeitiko Ernaik joan den ostiralean. Hileko azken ostiraletan Sare Herritarrak egin ohi duen elkarretaratzearekin bat egin zuten dozenaka gaztek, eta ondoren ekin zioten festari, bertso-triki poteoarekin. Amaitzeko, Cavalli eta Tutan Come On taldeen kontzertuak izan ziren Orkatzen, eta bertan dei egin zieten herritarrei Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek ospatuko duten Gazte Akelarrea egitasmoan parte har dezaten.
Ostiraleko argazki galeria,
uztarria.eus webgunean.