Korrikan hartu dute parte asteburuan eskualdeko herritarrek

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 3a

Urola Kostara asteazken goizaldean iritsiko da Korrika, baina asteburuan ere eskualdeko lagun ugari izan dira euskararen aldeko ekimenean han eta hemen parte hartu dutenak. Azpeitiko Udala, esaterako, Hazparnen izan da bart, eta dozenaka herritarrekin batera lekukoa eraman dute hainbat ordezkarik. Bideoa Uztarria.eus-en ikus daiteke. Hemen, berriz, Azpeitiko eta Hazparneko ordezkariek ateratako argazki bat: Azpeitiko Udala eta Hazparneko odezkariak. (Azpeitiko Udala) Egurra ta Kitto musika taldeko kideak, berriz, Bartzelonan izan dira asteburuan, eta Korrikacursa Korrikaren aldeko festan hartu dute parte musikariek. Horrez gain, Bartzelonan ere egin dute Korrika, eta lekukoa eraman dute haiek ere. Hona hemen ikus daiteke bideoa: https://youtu.be/WJqS8BWJuLk Kontzertua eman zuten musikariek Bartzelonako Korrikaren aldeko jaialdian. (Egurra ta Kitto) Nafarroan kilometroak osatzeko "zailtasunak" izaten dituztela eta, berriz, Azkoitiko Txunbe lokaleko gazteak kilometroa erosi zuten Luzaiden (Nafarroa), eta atzo goizean lekukoa eman zuten hainbat azkoitiarrek han. Maxixatzen.eus-en irakur daiteke haien elkarrizketa. Txunbe lokaleko gazteak, Luzaiden, korrika egin ondoren. (Maxixatzen) Zestoako hainbat herritarrek ere egin dute lasterka Korrika Nafarroatik igaro zenean. Iso mendatean honako argazki hau atera zuten: Hainbat zestoar Iso mendatean. (Joseba Alberdi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide