Azpeitiko jesuita bati irudi sexualekin xantaia egitea leporatuta, gizon bat epaituko dute

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 1a

Biek izan zituzten harreman sexualen grabazioak publiko egiteaz mehatxu egitea leporatzen diote akusatuari.

Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du gizon batentzat, ustez Azpeitiko jesuita bati xantaia egin diolakoan. Hain zuzen, biek izan zituzten harreman sexualen grabazioak publiko egiteaz mehatxu egitea leporatzen diote akusatuari. Ministerio Fiskalak bere idatzian azaldu duenez, 37 urteko gizonak 2014 amaieratik 2015 hasierara arte izan zituen harreman sexualak jesuitarekin, "erabateko klandestinitatean". Idatziaren arabera, jesuitak ez zekien akusatuak harreman sexualak izaten ari ziren uneak grabatu egiten zituela eta une horietan argazkiak ateratzen zituela. Idatziak dio akusatua martxoan hasi zela jesuita mehatxatzen. Testu horren arabera, dirua eskatzen zion, eman ezean irudi horiek publiko egingo zituela esanez. Fiskalaren arabera, "askotan" egin zizkion eskaera horiek akusatuak. Dioenez, 14.000 euro eskatzera iritsi zen akusatua. Zenbait hedabideren arabera, antzeko kasu gehiagotan nahastuta dago akusatua. Maiatzaren 17an izango da epaiketa, Donostian.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide