Azkoitian eta Azpeitian geltoki aldaketak izango dira bihar, maratoi erdia dela eta

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 31

Azkoitian, ordu jakin batzuetan aldatuko dira geltokiak, eta Azpeitian, berriz, 15:30etik 19:30era bitartean geltoki guztiak aldatuko dira.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egingo da bihar eta horrek hainbat aldaketa eragingo ditu Azpeitiko eta Azkoitiko geltokietan. Azkoitian ordu jakin batzuetan aldatuko dira geltokiak:
  • UK 05: Zestoa-Eibar-Ermua: Ermutik 16:40ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Autobusa bariantetik joango da eta geltokiak Altzibarko biribilgunean eta Txeloian izango dira.
  • UK 06: Zumaia-Zumarraga: Zumaiatik 16:45ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak Etxe Zuri eta igerilekuaren arteko bidegurutzean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.
Azpeitian, berriz, lasterketak irauten duen bitartean, 15:30etik 19:30era bitartean geltoki guztiak lekuz aldatuko dira:
  • Loiolako geralekua Tren geltoki zaharraren aurrealdean.
  • Sanjuandegiko geltokia suhiltzaileen parke aurrean.
  • Anbulategiko geralekuan ez da autobusik geldituko.
  • Estazioko eta Julian Elorzako geltokia bariantean, Tren Museoko oinezko zubi aurrean.
La Guipuzcoanatik jakinarazi dutenez, lasterketak irauten duen bitartean atzerapenak aurreikusten dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide