'Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoaren laugarren etapan dagoeneko eman daiteke izena

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 29a, 18:18

Apirilaren 8an egingo dute ibilaldia, eta Hondarribiatik Sarara joango dira.

(Argazkia: Lagun Onak Mendi Bazkuna) Azpeitia-Hazparne. 30 urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoko laugarren etapa apirilaren 8an egingo dute, eta ibilbidea egin nahi dutenek dagoeneko eman dezateke izena Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean edo webgunean. Hondarribiatik Sarara joango dira ibiltariak, eta 30 kilometro inguruko ibilaldia izango da. 07:30ean irtengo dira Azpeitiko anbulatoriotik Hondarribiara, autobusez. Handik txalupaz Hendaiara joango dira, eta han ekingo diote ibilbideari. Biriatu aldera igaroko dira ondoren, eta handik Ibardingo mendatera igoko dira. Behin hara iritsita, Sarara joango dira GR-10 bidetik. Ibilbide erdia egiteko aukera ere izango da, Hondarribiatik Ibardingo mendatera arteko zatia edo hortik Sarara artekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide