Gazte Akelarrea egitasmoa antolatu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Apirilaren 13tik 15era Zornotzatik Igorrera egingo dute, eta, aurreratu dutenez, "gazte martxaren eta topagunearen arteko nahasketa" izango da. Azpeitian egitasmoaren berri emateko, Azpeitiko Ernaik Gazte Akelarrearen aurkezpena antolatu du ostiralerako.
19:00etan presoen aldeko kontzentrazioa egingo dute plazan. Ondoren, Alde Zaharrean triki-bertso potea egingo dute, eta gauean kontzertuak izango dira Orkatzen. Tutan Come On eta Cavalli taldeak igoko dira oholtzara, 23:00etatik aurrera.
Gazte Akelarrea "festa bat izatetik harago, hausnarketa, eztabaida eta konspiratzeko gune" bilakatuko dutela azaldu du Ernaik. Besteak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, antzerkiak eta kontzertuak eskainiko dituzte apirilaren 13tik 15era. Sarrerak dagoeneko salgai daude Orkatzen. Horrez gain, Azpeititik Gazte Akelarrera joateko autobuserako izena emateko orria ere Orkatzen dago.
Hemen, Gazte Akelarrearen bideoklipa.