Haurdunentzako ikastaroa eskainiko dute Azpeitiko Emakumeen Txokoan, datorren astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 29a

Eskolak astelehenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era. Apirilaren 3an izango da lehenengoa.

Haurdunentzat tailerra antolatu du Azpeitiko Emakumeen Txokoak. Haurdunaldi eta erditze garairako baliagarriak izango diren ariketak ikasiko dituzte, bai eta arnasketa eta erlaxapen teknikak ere. Horretarako, yoga eta pilateseko luzatze ariketak eta umearekin konektatzeko ariketak egingo dituzte. Eskolak astelehenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era. Edurne Salegik eskainiko ditu, eta apirilaren 3an izango da lehenengoa. Tailerrean izena emateko, Azpeitiko Emakumeen Txokoaren zenbakira (943-15 70 55) edota Parekidetasunaren zenbakira (943-15 19 28) deitu beharko da, edota horietako batera bertaratu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide