Eliteko atletekin solasaldia izango dute Azpeitiko ikasleek, ostegunean

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 28a

6. mailako ikasleak Sanagustin kulturgunean elkartuko dira 11:00etan, eta punta-puntako lasterkarien hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Larunbateko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian aterako diren eliteko atletekin solasaldia izango dute herriko hiru ikastetxeetako ikasleek ostegunean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Sanagustin kulturgunean elkartuko dira 11:00etan, eta punta-puntako lasterkarien hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute, azken urteetako legez. Ordubeteko solasaldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide