2008an Inaxio Uria enpresari azpeitiarra hiltzea leporatuta, Beñat Aginagalderen eta Joanes Larretxearen aurkako epaiketa hasiko da gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak 59 urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Besteak beste, hilketa, talde terroristako kide izatea eta bahiketa egozten dizkie akusatuei.
Fiskalaren arabera, ETAko
Ezuste komandoko Asti taldeko kide ziren Aginagalde eta Larretxea. Kartzela zigorraz gain, Uriaren alargunarentzat 160.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du fiskalak, eta seme-alabentzat 240.000 eurokoa.
Inaxio Uriaren hilketagatik sei lagun daude auzipetuta; horietako bi, Manex Castro eta Iraitz Santa Kruz, 2013an
epaitu zituzten. Hilketan laguntzeagatik, 44 urteko
kartzela zigorra ezarri zioten Castrori. Santa Kruz, berriz, absolbitu egin zuten.