Gipuzkoako maratoi erdi txapelketaren iazko podiuma. (Argazkia: Ana Abarisketa)
Larunbatean jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia probaren XXIV. edizioa. Aurreko urteetan bezala, probaren barruan maratoi erdiko Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute. Atletek aurrez eman beharko dute izena Gipuzkoako Atletismo Federazioan (GAF), asteazkena baino lehen; 17:00etan bukatuko da epea.
Federatuta dauden atletek izango dute parte hartzeko aukera,
gaf@kirolak.net helbidera idatzita izen-abizenak, klubaren izena eta maratoi erdian duten marka adierazita. Gainera, GAF-k ezarrita dituen gutxieneko markak egiaztatuta dituzten korrikalariek, doan izango dute izen-ematea; horiek federazioan izena ematea nahikoa izango dute, baina gainerakoek aurrez Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren izen-emate orokorrean ere eman behar dute izena,
Kirolprobak.com webgunean. Gizonezkoetan maratoi erdian 1:20:00 edo 10 kilometroetan 00:33:00 dira federazioak eskatzen dituen gutxienekoak; emakumezkoetan, aldiz, 1:35:00 eta 00:40:00. Marka horiek 2015-2016 edo 2016-2017 denboraldietan egindakoak izan behar dira.