Korrikaren lekukoa 36 taldek eramango dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 27a, 16:36

Guztira, 37 eragile, talde, enpresa eta kuadrillak eman diote babesa 20. Korrikari; 36k korrika eginda eta batek korrikalaria erosita.

Apirilaren 5ean 04:40an hasi eta 05:40ak arte eramango dute lekukoa azpeitiarrek, Lasaon hasi eta Azkoitiko Txiki Golfera arte. Guztira, 37 eragile, talde, enpresa eta kuadrillak eman diote babesa Korrikaren XX. edizioari; 36k korrika eginda eta batek korrikalaria erosita. "Herriko talde eta eragileek ekarpen ekonomikoa egin diote Korrikari, kilometroak erosiz; eta, horrela, euskara eta euskaldunen aldeko beste pauso bat eman dute. Merkatariak eta tabernariak ere ari dira bide horretan laguntzen, Korrika lagun bezala ekarpena eginda", azaldu dute Azpeitian 20. Korrika antolatzen ari diren AEK-k eta Natul euskara taldeak. "Korrikak berebiziko garrantzia du AEK-k bere lana egiten jarrai dezan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu euskararen aldeko aldarri hau bere egin duten herritar eta talde guztiei. Haiez gain, herriko merkatari eta tabernariek ere egin dute ekarpena. Mila esker guztioi. Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, babes zabala eta anitza jaso du Korrikak gure herrian", adierazi dute. Martxoaren 30ean Otxandiotik (Bizkaia) irten eta herriz herri igaroko da euskararen aldeko aldarria. Apirilaren 5ean igaroko da Urola Erdiko herrietatik, goizean goiz. 03:50 inguruan iritsiko da Zestoara, eta 04:40, berriz, Azpeitira. Horren ostean, 05:40 aldera helduko dira korrikalariak Azkoitira. Apirilaren 9an amaituko da lasterkaldia, Iruñean. Hona hemen,  eragile bakoitzari egokitu zaion kilometro zatia:
  • Haujijijai festa batzordea eta XJ auzolanean (Lasaoko autobus geltokia).
  • Domusa (Larberri).
  • Kantoi kuadrilla eta Gure Ametsa elkartea (Istinge).
  • Uztarria eta Eregi (Danona).
  • Zezen Beltz eta EH Bildu (Lasaoko gasolindegia).
  • Oilo Soro eta Zokoa elkarteak (Km 11).
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna (Gaztainazabal baserria).
  • LAB eta Orkatz (Okerkoa zubia).
  • Sammic (Ezkuztako gasolindegia).
  • Kulturaz kooperatiba (Loiola 91).
  • AZTE eta Erniarraitz (Soreasuko zubia).
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako langileak (Etxe-Zuri taberna).
  • Urola Kostako Hitza eta Sokaitz eskalada taldea (Amaia taberna).
  • Azpeitiko Udala (plaza).
  • Baigera jubilatuen elkartea eta Ikasberri Kirol Elkatea (Olazko Amaren plaza).
  • Iraurgi Saskibaloia (Artzubiko biribilgunea).
  • Lagun Onak Futbol Taldea (anbulatorioa).
  • Bieleko langileak (Sanjuandegiko biribilgunea).
  • Azpeitiko Udala (Abenidako biribilgunea).
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatiba (Esklabak).
  • Iraurgi ikastetxea (Olazko biribilgunea).
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI (Xanadu).
  • Elkar Ekin eta Gastadoreak (Forum parea).
  • Arroita (autoeskolen azterketen lekua).
  • Zulo Zabal eta Ziripot elkarteak (Munategi).
37. babeslea Itsasi euskal kultur taldea da. Ostegunean Sanagustin kulturgunean banatuko dituzte petoak, 18:00etatik 20:00etara. Petoak eta Korrikako aldizkaria jasotzeko, ordain-agiria eraman beharko da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide