Buruko gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak asteazkenean, Azpeitiko Baigera aretoan, 18:30etik aurrera. Buruan nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoa da, eta komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko jarraibideak emango ditu Arrizabalagak.
Arrizabalagaren arabera, komunikazioa "ezinbesteko tresna da" pertsonen arteko harremanak hobetzeko. Hori horrela, solasaldian gaitasun hori lantzeko estrategiak azalduko ditu, bereziki buruko gaixotasunak eraginda okerrera egin duten harreman egoerei aurre egiteko.