Pupu eta Loreren 'Haizearen herrira' ikuskizunerako sarrerak eros daitezke

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 27a

Pupu, Lore eta Aitona Manolok Haizearen herrira ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 29an, 17:00etan, Sanagustin Kulturgunean, eta hara joateko sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. Sanagustin kulturgunean eta kulturaz.eus webgunean eros daitezke, 6 eurotan. Ekain Ibarguren azpeitiarrak Loreren papera interpretatzen du, Inaxio Tolosa zumaiarrak, berriz, aitona Manoloren rola jokatzen du. Hemen ikuskizunaren harira egin duten bideoa: https://youtu.be/HtV6uAaqYqM  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide