Jaime Amenabarrek udalare eta abesbatzako kideen omenaldia jaso zuen. (Eneritz Albizu)
Martxoaren hasieran jakinarazi zuen zuzendari aldaketa Julian Barrenetxea abesbatzak. Azken urteetan abesbatzaren zuzendari izan den Jaime Amenabarrek kargua utzi du, eta
Javier Alberdi da zuzendari berria. Egin duen lana eskertzeko abesbatzako kideek eta udal ordezkariek afaria egin zuten atzo Sanagustin kulturgunean. Josu Labaka eta Aitor Bereziartua zinegotziek udalaren izenean oroigarria eman zioten Amenabarri, eta abesbatzako kideek oparia eta lore sorta.
Hona hemen, omenaldiko argazki batzuk: