Herritarrek Igarako errota bisitatzeko aukera dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 25a

Uraren Nazioarteko Egunaren harira ari dira bisitak eskaintzen Loiola auzoan dagoen Igarako errotan. Gaur bi bisita eskaini dituzte eta bihar beste bi izango dira, 12:00etan eta 13:00etan. Errota ezagutu nahi duten herritarrek ordu horietarako bertaratu besterik ez dute.

Bisita gidatuak eskaintzen ari dira Igarako errotan. (Ainitze Agirrezabala/Uztarria.eus) Uraren Nazioarteko Eguna izan zen joan den martxoaren 22an, asteazkenez, eta horri lotuta, Igarako errotan ate irekien jardunaldiak ari dira egiten. Gaur bi bisita gidatu eskaini dituzte; 16:00etan eta 17:00etan. Bihar ere izango da errota ezagutzeko aukera; izan ere, 12:00etan eta 13:00etan zabalduko dute errota. Ingurugiro Etxeak eta udalak antolatu dituzte bisitak, eta herritarrek ordu horietarako bertaratu besterik ez dute egin behar. Igarako errotaren mantenuaz arduratzen den Luis Mari Arregik eta Ingurugiro Etxeko hezitzaile Edurne Agirrek gidatzen dituzte bisitak. Hona hemen, gaur arratsaldeko bisita bateko irudiak. (Argazkiak: Ainitze Agirrezabala/Uztarria.eus) [flickr_set id="72157679858011641"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide