Sammic ISB sailkapenaren buruan da liga bukatzeko bost partidaren faltan

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 25a, 15:23

Bihar, 18:00etan, etxean jokatuko du denboraldiko azken bosgarren neurketa, Comercial Ulsa CBC Valladolid taldearen kontra. Datozen hiru neurketak etxetik kanpo jokatuko dituzte Iker Buenoren mutilek, eta denboraldia etxean bukatuko dute. Sailkapeneko aurreneko taldea mailaz igoko da zuzenean.

Sammic ISBko jokalariak hutsarte batean. (ISB) Denboraldi ezinhobea egiten ari da Iraurgi Saskibaloiko gizonezkoen lehen taldea. Bost jardunaldi baino ez dira gelditzen Zilarrezko LEB Mailako denboraldia bukatzeko, eta sailkapeneko lehen postua da Sammic ISB taldea. Iker Buenoren mutilek orain arte jokatutako 25 neurketetatik 19 irabazi dituzte. Sailkapeneko bigarren postuan da Combados Cidade Europea do viƱ taldea, 18 partida irabazita. Eta hirugarren postuan da Coviran Granada 17 garaipenekin. Denboraldia bukatzeko falta diren bost partidetatik hiru etxetik kanpo jokatuko ditu Sammic ISBk. Dena den, bihar Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute Comercial Ulsa CBC Valladolid taldearen kontra, 18:00etan hasita. Denboraldiko azken neurketa ere etxean jokatuko du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak. Buenoren mutilek sailkapeneko lehen postuari eustea lortzen badute, zuzenean igoko dira Urrezko LEB Mailara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide