Dena prest, Gen Verdek Azpeitian eskainiko dituen emanaldietarako

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 25a

Munduko hainbat txokotako 22 emakumek osatutako taldeak emanaldi bana eskainiko du gaur eta bihar Soreasu antzokian. Sarrerak agortuta daude.

Gen Verde musika taldeak On the other side ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko ditu gaur eta bihar Soreasu antzokian. Taldeko kideek asteazkenetik atzora bitartean hainbat tailer eskaini dituzte herrian, eta horietan parte hartu dute Iraurgi Ikastetxeko eta Donostiako Larramendi Ikastetxeko ikasleek. Hori dela eta, ikasle horiek guztiak Soreasuko emanaldietan parte hartuko dute, Gen Verde taldeko kideekin batera. Gaurko saioa 20:00etan izango da, eta biharkoa 17:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude. Iraurgi Ikastetxeak antolatu ditu emanaldiak, udalaren eta Elizbarrutiaren laguntzarekin. Uztarria.eus-ek bideoa egin du tailerretako irudiekin eta Gen Verdeko nahiz Iraurgi Ikastetxeko ordezkarien adierazpenekin: https://www.youtube.com/watch?v=PSLLJ9cq-zw

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide