XIV. Laburbira Azpeitira iritsiko da gaur

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 24a

Korrika Kulturalaren barruan, XIV. Laburbira euskarazko film laburren saioa egingo dute gaur, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:30ean. Hasiera batean plazan egitekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarrita dagoelako erabaki dute kulturgunera lekualdatzea. Zortzi film labur ikusteko aukera egongo da, eta guztira ordu eta laurdeneko emanaldia izango da. Aurten, berrikuntza bezala, lehiaketa bat antolatu dute ikusleen artean, eta iritzia ematen dutenen artean nekazal turismo batean asteburu bateko egonaldia zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide