Azkoitiko Garbigunean udako ordutegia jarriko dute martxan astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 24a

Azpeitiko Garbigunean, Lapatxen, ez da ordutegia aldatuko.

Azkoitiko Garbigunean udako ordutegia jarriko dute martxan datorren astelehenetik –martxoak 27– aurrera. Goizez, 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute, lehen bezala, eta, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Arratsaldeko ordutegia izango da aldatuko dena; izan ere, neguan 15:30etik 17:30era irekitzen dute. Azkoitiko Garbigunea larunbat goizez ere zabaltzen dute, 10:00etatik 13:00etara, neguan zein udan. Azpeitiko Garbigunean, Lapatxen, ez da ordutegia aldatuko. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00tara eta 15:00tatik 18:00tara irekitzen jarraituko dute. Larunbatetan, berriz, 10:00tatik 13:00era irekiko dute, eta, abuztuan, 08:00tatik 13:00etara. Garbigune kanpoan hondakinak uztea debekatuta dagoela gogorarazi nahi izan du Urola Erdiko Mankomunitateak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide