Asier Morillo azpeitiarrak poesia arloko hirugarren saria irabazi du Azkue Literatur Sarietan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 23a

Euskaltzaindiak atzo banatu zituen literatura sariak, Bilbon, eta 10-13 adin tartekoen atalari dagokion saria jaso zuen Morillok.

Irudian, Andres Urrutia Euskaltzaindiako lehendakaria eta Asier Morillo, atzoko ekitaldian. (Argazkia: Urola Ikastola) Azkue Literatur sariak banatu zituzten atzo, eta Asier Morillo azpeitiarrak poesia arloko hirugarren saria irabazi zuen. Bilbon izan zen sari banaketa eta 10-17 urteko ikasleei banatu zizkieten; Morilloren kasuan, 10-13 urte bitartekoen ataleko saria irabazi zuen, Dirudienez izeneko olerkiarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide