Asteburuan ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 23a, 16:39

Gaur eskainiko dute aste honetako film bakarra, Paradisu Zinema Azpeitiko Zineklubak antolatuta; 'Merci Patron!' filma izango da ikusgai, 21:00etan hasita.

Datorren asteburuan ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian. Izan ere, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta Gen Verde Taldeak kontzertuak eskainiko dituzte. Larunbatean 20:00etan eskainiko dute zuzenekoa eta igandean, berriz, 17:30ean. Gaur eskainiko dute aste honetako film bakarra, Paradisu Zinema Azpeitiko Zineklubak antolatuta; Merci Patron! filma izango da ikusgai, 21:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide