Azpeitibili taldeak Ibai-Eder urtegian pasiera egiteko irteeran antolatu du, Osasun ibilbideak programaren barruan. Martxoaren 30ean, Ibai-Eder urtegira joango dira autobusez, eta han ibiliko dira oinez. Autobusa 10:00etan abiatuko da udaletxe aurretik, eta 12:00etan itzuliko dira urtegitik. Guztira zortzi kilometrotako ibilbidea egingo dute, eta zailtasun maila erraza izango duela adierazi dute antolatzaileek.
Autobusak plaza mugatuak izango ditu, beraz aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko; martxoak 27rako eman behar da izena, udaleko kirol sailera (943-15 00 95) edo Baigerara (943-81 44 64) deituta.
Azpeitibili taldearen helburua da adinduen artean "aisialdi aktiboa bultzatzea". Horretarako, astea bi egunetan taldean oinez ibiltzera irteten dira, eta hilero irteera berezi bat antolatzen dute. "Zailtasun maila errazak izaten dira, gaitasun maila guztiek egiteko modukoak", adierazi dute.