Martxoaren 27an zabalduko dute aurtengo Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 22a

Antzerki taldeek apirilaren 28ra bitartean aurkez ditzakete proiektuak udaleko Kultura Sailean. Obrek Euskal Herrian eginak eta euskarazkoak izan beharko dute. Azaroan izango dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak.

Urtero legez, azaroan izango dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta dagoeneko hasi da udala horiek prestatzen. Aurki zabalduko dute topaketetan parte hartu nahi duten taldeek izena emateko epea. Izan ere, horiek martxoaren 27tik apirilaren 28ra bitartean aurkeztu beharko dituzte obraren aurkezpena, laburpena, fitxa teknikoa eta artistikoa eta material grafikoa Azpeitiko Udalean. Antzerki Topaketetan parte hartzeko bi baldintza bete behar dituzte antzerki obrek: Euskal Herriko taldeek eginak eta euskarazkoak izan beharko dute obrek. Proiektuak udaleko Kultura Sailera joanda edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita aurkeztu beharko dituzte datorren astelehenetik aurrera. Zalantzak argitzeko, berriz, 943-15 70 68 telefonora deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide