Sareri konfiskatutako dirua itzultzeko eskatzeko elkarretaratzea egin dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 22a

Elkarretaratzea, atzo arratsaldean. (Utzarria) Azpeitiko Sare Herritarrak deituta, hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, taldeari herritarrek "borondatez" emandako dirua itzultzeko eskatu eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia salatzeko. 2005ean, presoen eskubideen aldeko urtarrileko manifestazioaren ondoren, Guardia Zibilak 104.000 euro konfiskatu zizkion Sareri, eta aurreko astean Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota zuen Sarek diru hori itzultzeko jarrita zuen helegitea. Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren ondoren, larunbatean elkartasun astea abiatu zuen Azpeitiko Sare Herritarrak, eta atzoko elkarretaratzea haren barruan egin zuten. Ekarpen ekonomikoak jasotzen ere aritu dira ordutik; herriko tabernetan edo Sareren webgunean egin daitezke ekarpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide