Oier Alkorta eta Eneko Martija. (Utzarria)
Oier Alkorta (Azpeitia, 2000) eta Eneko Martija (Azpeitia, 2000) aurten iritsi dira jubenil mailan lehiatzeko adinera, baina maila horretako bigarren txapela jantzi dute jadanik, gomazko pala espezialitatean, Kluben Arteko Euskal Herriko Txapelketan.
"Aurreko urtean ere atera genuen jubenil mailako txapela, kadeteak ginen arren eta, beraz, aurten ere bagenuen esperantza", dio Oier Alkortak. Sei partidako ligaxka jokatu zuten aurrena eta hor lehen postuan sailkatuta, zuzenean lortu zuten finalerako txartela.
Gasteizko Adurtza klubeko ordezkariak gainditu zituzten finalean (25-10), Arabako hiriburuan bertan,
2016ko finalean gertatu bezala.
Jarraitu albistea irakurtzen
Uztarria.eus atarian.