Igarako errota zabalduko dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 22a

Gaur, Uraren Nazioarteko Eguna denez, Igarako errotan ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte. Zapatuan eta igandean bina bisita izango dira.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Ingurugiro Etxeak eta udalak ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte astebururako. Zapaturako bi bisita gidatu prestatu dituzte, 16:00etan eta 17:00etan. Igandean, berriz, 12:00etan eta 13:00etan izango dira. Sarrera doakoa izango da, eta bisita egin nahi dutenek ordu horietan Loiolan, Sistiagako bidegurutzearen ondoan dagoen errotara agertu besterik ez dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide