Erakusketako irudi bat. (Argazkia: Uztarria.eus)
Atzo zabaldu zuten Pasaiako segadaren inguruko erakusketa Sanagustin kulturgunean eta martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai. 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian poliziak tirokatuta hil ziren Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru
Kurro eta Pedro Mari Isart
Pelitxo azpeitiarren eta Rafael Delas
Txapas eta Jose María Izura
Pelu iruindarren auziari eskainitako erakusketan Pasaian gertatutakoaren informazioa, argazkiak eta agiriak batu dituzte.
Urtemugaren harira,
hainbat egitasmo antolatu dituzte Pasaiako segadan hildakoen familiartekoek. Bihar, 18:30ean, Pasaiako segadaren 33. urtemuga izango da, eta lore eskaintza egingo dute Azpeitian, Pasaiako segadan hildakoen omenez jarritako oroitarriaren aurrean (Enparan Dorretxearen zelaian). Martxoaren 25ean, berriz, kontzentrazioa egingo dute Iruñean,
Pasaiako segada argitu lelopean.